Tobacco Days liburu dendako lagunen gomendioak
Liburuaren Eguna dela eta, Tobacco Days liburu dendako lagunek liburuak gomendatu dituzte.
Aste honetan zehar, egun bakoitzeko liburu bana gomendatzeko eskatu die Ines Garciak, arduradunak.
Arantza Santesteban. ‘Conversaciones entre amigos’, Sally Rooney.
“Krisi garaietan guztiok erabakitzen dugu behin eta berriz nor maitatu”, dio Frank O ‘Harak nobelaren epigrafean. Bi neska gazteen eta bikote heldu baten arteko maitasun libre eta anbiguoak kontatzen dira fikzio honetan. Pertsonaia bakoitza bere ertz eta dirdirekin, bere narzisismo eta pairamenekin, bere obsesio eta amore emateekin. Inork entzun nahi ez dituen egiak idazten ditu Ronneyk.
Beñat Sarasola. ‘Enfermos antiguos’, Vicente Valero.
Jada joan den mundu bateko istorio sotila. Ibizako haurtzaroa 70etan, idazkera ezin finagoarekin narratua. Benetako harribitxi bat.
Manex Aranburu. ‘La abolición del trabajo’, Bob Black.
Bob Black anarkista estatubatuarrak idatzita, eta 1985ean argitaratua. Planteatzen duena ez da ezer ez egitea, baizik eta iraultza ludiko bat egitea. Goazen gauzak egitera, bai, baina nahi dugulako! Eta liburuak agurtzeko dioen bezala: “Proletarios de todos los países, ¡relajaos!“.