Baserritarren azoka egiteari ekin diote berriz Gaskonia plazan
Koronabirusaren krisia hasi zenean, bertan behera utzi zuen Behemendi elkarteak larunbatero egiten duen baserritarren produktuen azoka. Egoera pixkanaka hobera doala ikusita, ordea, jarduerari ekin diote berriz, Antiguako Gaskonia plazan egin duten azokarekin. Segurtasun neurri eta protokolo guztiak betez, jendea pixkanaka azoka hurbiltzen joan da, eta baserritarren produktuak eskuratu ahal izan dituzte.
Larunbatero egiten dituzte azokak, astez aste lekua aldatuz: hilabeteko lehenengo larunbatean Amarako Easo plazan –hurrengo astekoa–, bigarren larunbatean Hernaniko Plaza Berrian, hirugarren larunbatean Groseko San Frantzisko kalean eta azken larunbatean Antiguako Gaskonia plazan.
Jarrain, Joseba Parron argazkilariak Gaskonia plazako azokan osatutako irudi bilduma: