Donostian 633 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta
Azken datuen arabera, larunbatetik igandera hiru kasu berri zenbatu dira hirian. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 630 ziren, eta duela hiru, berriz, 608.
Osakidetzaren datuak atzo, igandea, 20:00ak arte bildutakoak dira, beraz, kutsatuen kopurua hazi egin dela aurreikusi daiteke. Larunbatetik igandera, beraz, hiru pertsona berri kutsatu dira Donostian. Ostiraletik larunbatera, bestalde, 22 positibo berri zenbatu ziren. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 630 ziren, eta duela hiru, berriz, 608.
Bestalde, Donostia Ospitalean 84 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19a dela eta, 64 pertsona solairuetan, eta 20 pertsona ZIUn, hain justu. Era berean, alta bat eman dute ospitaletik, eta beste bi alta ZIUtik –solairuetan daude horiek orain–.
Kasu kopuru handienetik txikienera ordenatuta, Gasteiz da positibo gehien dituen EAEko udalerria 3.027 kasurekin. Ondoren, Bilbo, 2.729 kasurekin, hirugarren, Barakaldo, 764 kasurekin, eta laugarren, Donostia, 633 kasurekin.
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Altza-Roteta: 133
- Ondarreta: 119
- Amara Berri: 85
- Gros: 75
- Egia: 50
- Amara-Erdialdea: 40
- Parte Zaharra: 37
- Intxaurrondo: 27
- Loiola: 19
- Bidebieta: 19




