Aretha Franklinen 'Respect' jo dute Udal Musika Eskolakoek
Alerta egoera dela eta, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikasleak sarean egiten ari dira eskolak, eta talde asko pieza bereziak sortzera animatu dira. Big Band taldeak soul musikarekin alaitu nahi du jendea. Musikari bakoitzak bere etxetik grabatu duen zatiak elkartuz sortu dute Aretha Franklinen klasiko ezagunetakoa: Respect. Natalia Izquierdo donostiarra da kantari ahotsa jarri diona.