Bi koronabirus kasu gehiago zenbatu dira Donostian
Azken datuen arabera, 635 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta hirian. Gipuzkoan, bestalde, 30 kasu berri zenbatu dira, igandetik astelehenera. Duela bi egun, kutsatutako donostiarrak 633 ziren, eta duela hiru, berriz, 630.
Osakidetzaren datuak atzo, astelehena, 20:00ak arte bildutakoak dira, beraz, kutsatuen kopurua hazi egin dela aurreikusi daiteke. 635 pertsona dira Donostian koronabirusarekin kutsatutakoak. Igandetik astelehenera, beraz, bi pertsona berri zenbatu dira. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 633 ziren, eta duela hiru, berriz, 630.
Bestalde, Gipuzkoan 2.629 pertsona dira kutsatutakoak, igandean baino 30 gehiago, hain zuzen. Donostia Ospitalean 83 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19a dela eta, 64 pertsona solairuetan, eta 19 pertsona ZIUn, hain justu. Era berean, petsona batek alta jasu du ospitaletik, eta beste batek ZIUtik –solairuetan daude horiek orain–.
Kasu kopuru handienetik txikienera ordenatuta, Gasteiz da positibo gehien dituen EAEko udalerria 3.063 kasurekin. Ondoren, Bilbo, 2.754kasurekin, hirugarren, Barakaldo, 772 kasurekin, eta laugarren, Donostia, 635 kasurekin.
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Altza-Roteta: 135
- Ondarreta: 119
- Amara Berri: 85
- Gros: 75
- Egia: 50
- Amara-Erdialdea: 40
- Parte Zaharra: 37
- Intxaurrondo: 27
- Loiola: 19
- Bidebieta: 19