June Calsor donostiarrak 'City Lights' abestiaren bideoklipa kaleratu du
June Calsor kantari eta konpositore donostiarrak bere lehen diskoaren bigarren single eta bideoklipa aurkeztu du: City Lights. Abesti hau Amalaur izeneko lehen diskoaren 11 kantuetako bat da. Youtuben eta bestelako plataforma digitaletan ikusi eta entzun daiteke.
Abestiaren bideoklipa munduko hainbat hiritan bizi diren pertsonen bideo laburrekin osatu dute. Bigarren single honen mezu nagusia azaldu dute bideoaren hasieran: “pertsonak hiriaren bihotza dira eta bertan bizi dituzten istorioak eragiten diote distira”.
Diskoan soularen eta jazzaren soinuak, pop eta R&B modernoaren erritmoekin nahastu dituztela aurreratu dute. Proiektua mikromezenasgo edo crowdfunding bidez aurrera atera dute, Meta! kultura-proiektuen deialdian hautataketarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Goteo plataformaren laguntzarekin batera.