Dbuseko zerbitzuak areagotu eta kendutako hainbat linea berreskuratuko dira astelehenetik aurrera
Orain arte zerbitzua eskaini duten zenbait lineatan irteerak ugarituko dira astelehenetik ostiralera, eta 31 eta 45 lineak berreskuratuko dira. 45ak gainera, asteburuetan ere zerbitzua eskainiko du, baita 17ak ere.
Dbusek iragarritako aldaketek, batik bat, astelehenetik ostegunera eskaintzen dien zerbitzuei eragingo diete, asteburuetan martxoaren 23an ezarritako ordutegiak eskainiko baitira oraindik.
Irteera gehiago eskainiko dituzten autobus zerbitzuak ondorengoak dira:
- 14. Bidebieta
- 16. Igeldo
- 18. Seminarioa
- 19. Aiete-Bera Bera
- 25. Benta Berri-Añorga
- 26. Amara-Martutene
Beste hainbat lineak egun osoan emango dute zerbitzua, zehazki:
- 17. Gros-Amara-Miramon
- 29. Hego Intxaurrondo
- 33. Larratxo-Intxaurrondo-Antigua-Berio
Bestalde, puntako orduetan %100 zerbitzua eskaintzen jarraituko dute hainbat lineak:
- 5. Benta-Berri
- 5. Zuatzu
- 13. Altza
- 17. Gros-Amara-Intxaurrondo
- 28. Amara-Ospitaleak (Sanitaseraino/etik)
- 33. Larratxo-Intxaurrondo-Antigua-Berio
- 40. Gros-Antigua-Igara
Lanegunetako ordutegiak lotura honetan ikus daitezke; asteburuetakoak, aldiz, esteka honen bitartez daude eskuragarri. Era berean, maiatzaren 18ra bitarteko zerbitzuak ere aurkitu daitezke hemen.
Era berean, Dbusetik erabiltzaileek bete beharreko higiene eta segurtasun neurriak azpimarratu dituzte, hala nola maskarak erabiltzea derrigorrezkoa dela, MUGI/Lurraldebus txartelarekin ordaindu daitekeela soilik, erdiko atetik sartu eta atzekotik atera behar dela, eta erabili daitezkeen eserlekuetan eseritze daitekeela bakarrik. Autobusak goizez eta gauez desinfektatu eta garbitzen direla ere gogorarazi dute, baita edukieraren egokitzapena egin dutela eta autobusean ibili ahal izateko bigarren makina balioztatzailea ere prest dagoela.