Eskulanen Etxeak ateak ireki zituen berriz ere astelehenean. Segurtasun neurriak direla eta, lan egiteko modua aldatu egin da Ines Matxiarena eta bere ahizpentzat. Honek bere abantailak eta desabantailak ditu.
Osakidetzak zabaldutako azken informazioaren arabera, 3.116 dira koronabirusak kutsatutako pertsonak Gipuzkoan. Azken 24 orduetan hiru kasu berri antzeman dituzte PCR probaren bitartez.