Bazkari prestatuak eskatzeko aukera izango dute adinekoek
Bazkari prestatuak eskatzeko aukera emango dute hilaren 15etik aurrera Donostiako erretiratuen hiru zentrok, hala behar duten adineko pertsonentzat. Zerbitzua eskainiko duten zentroak Bidebietako Guardaplata Donostia Adinekoen Elkartea (Serapio Mujika kalea, 21; 943-39 05 66/644-69 71 51), Intxaurrondoko Aitona-Amonen Etxea Pentsiodun eta Erretiratuen Elkartea (Intxaurrondo kalea, 56; 943-47 89 08/666-82 58 80) eta Amara Berriko Gure Egunsentia Adineko Pertsonen Elkartea (Javier Barkaiztegi kalea, 11; 943-84 10 66) dira.
Eskaerak 9:00etatik 12:15era egin daitezke egunero, eta janaria zentroan bertan edo etxean jaso daiteke. Intxaurrondoko zentroaren kasuan, asteartetan ez dute zerbitzurik eskainiko, atsedena hartuko baitute.