Koronabirusak kutsatutako bost kasu berri antzeman dira Gipuzkoan
Osakidetzak zabaldutako azken informazioaren arabera, 3.116 dira koronabirusak kutsatutako pertsonak Gipuzkoan. Azken 24 orduetan hiru kasu berri antzeman dituzte PCR probaren bitartez.
Osakidetzak argitaratutako azken buletinaren arabera, 3.116 pertsona dira koronabirusak kutsatutakoak Gipuzkoan. Datu horiek atzo, maiatzaren 13an jasotakoak dira, eta horien arabera, bost kasu positibo berri detektatu dituzte asteartetik asteazkenera bitartean, izan ere, maiatzaren 12an, 3.111 ziren kutsatutakoak. Kasu berri horietatik hiru PCR probaren bitartez detektatu dituzte.
Era berean, azken orduetan bi pertsona hil dira Gipuzkoan koronabirusarekin, eta 66 dira lurraldean ospitaleratutakoak, asteartean baino sei gutxiago. Datuek erakusten dutenaren arabera, ospitaleratutakoen kopuruaren joera beheranzkoa da.
Osakidetzak igorritako azken buletinean, ez dute udalerrien ezta lurraldeko ospitaleen inguruko informaziorik zabaldu orain arte bezala, eta horregatik, ez dago Donostian kutsatutako kasu berrien inguruko daturik. Era berean, jakinarazi dute datuen buletinak bezperako 00:00ak arte jasotako datuekin eguneratuko direla, eta ez 20:00ak arte jasotakoekin, orain arte egin bezala. Datozen egunetan txosten hori “birformulatuko” dutela adierazi dute.