Udaletxearen aurrez aurreko udalbatzarrak hilabete amaieran bueltatuko dira
Donostiako Udala pixkanaka udal jarduera berreskuratzen hasi da eta, horregatik, datorren maiatzaren 28an hileko osoko bilkura egingo du udaletxean. Gauzak horrela, zinegotziak modu presentzialean bilduko dira berriz Udalbatza Aretoan, donostia.eus webgunean telematikoki jarraitu ahal izango den batzarrean.
Osoko bilkurei berriro ekiteko erabakia gaur hartu du Bozeramaileen Batzordeak, eta adostutakoaren arabera, udalbatzarrek segurtasun protokolo bat jarraituko dute. Besteak beste, distantziak bermatu eta kutsatzeak saihesteko, zinegotziak areto osoan zehar birkokatuko dituzte, baina nahi dutenek bileran modu telematikoan parte hartzeko aukera ere izango dute.