Egiako parkeko urmaeleko garbiketak ahateen ugalketa oztopatu dezakeela salatu du Eguzkik
Donostiako Udala Egiako parkeko urmaela garbitzen hasi da, baina horrek han bizi diren basahateen ugalketa oztopatu dezakeela salatu du Eguzki Talde Ekologistak. Izan ere, ugalketa zikloan daude orain basahateak, eta garbiketa orain egitean, txitak galtzeko arriskua areagotzen dela nabarmendu du Eguzkik.
Horregatik, aipatu urmaeleko kudeaketan udalak “utzikeriaz” jokatu duela deritzote ekologistek, euren arabera, behin baino gehiagotan gertatu baita gauza bera.