Donostiako Udalak jakinarazi berri du aurten ez dela Aste Nagusirik izango. Eneko Goia Donostiako alkateak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak gaur goizean erabaki dute hiriburuetako jaiak ezin izango direla uda honetarako aurreikusita zeuden egunetan ospatu.
Konfinamendua ezarri zenean, prentsa saltzen zuten liburu denda eta kioskoek irekita jarraitzeko aukera izan zuten, eta herritar askorentzat, etxean denbora pasatzeko materiala erosteko gertuko aukera bakarra izan dira.