Urrutitik hobe
Joan den igandeko ekaitzak honako hau bezain irudi ikusgarriak utzi zizkigun Gipuzkoan, Getaria eta Donostia batera argiztatzeko gai izan ziren tximisten dantzarekin. Urrutitik gozatzeko moduko ikuskizun liluragarria, dudarik gabe. Izan ere, zerua lurrarekin elkartzen duten zartada elektriko hauek Eguzkiaren gainazalaren tenperatura bospasei aldiz gainditzeko gai omen dira, 30.000 graduraino iristeraino. Arratoia pozik egon daiteke, hortaz, ederraz libratu baita.