Doluminak Internet bidez emateko zerbitzu berri bat abiarazi du udalak
Donostiako Udalak doluminak Internet bidez emateko zerbitzua abian jarri du, Polloeko, Altzako eta Igeldoko hilerrietan lurperatutako pertsonen senideentzat, zein Polloeko errausketa labean erretako hildakoen senideentzat. Zerbitzua erabili nahi dutenek udalaren webguneko galdeketa labur bat bete beharko dute, eta, ondoren, hilerrietako langileek erabiltzaileak aukeratzen duen pertsonari helaraziko dio idatzitako mezua.
Pandemiaren lehenengo asteetan, hilerrietako ehorzketetara joan zitezkeen pertsona kopurua hirura mugatu zuten erakundeek, segurtasun neurriak zirela eta. Hilaren 11z gerotzik, ordea, hamabost pertsona joan daitezke ehorzketetara.