Aurrez aurreko Egiako literatur solasaldiak itzuli dira
(Argazkia: Edu Zabala) Itxialdiak Egiako literatur solasaldiak online egitera behartu ditu, baina konfinamendua arindu ahala, aurrez aurre egiteko aukerak itzuli dira. Astelehenean dagoeneko lehenengoa, Amarako taldearekin batera, eta maiatzaren 27an egingo da hurrengoa, 18:00etan, Ametzagaina kaleko Sanse tabernako terrazan. Gehienez hamar pertsonak hartu ahal izango dute parte eta segurtasun distantziak errespetatuz egingo dute. Izena emateko azken eguna igande gaua izango da. Horretarako, emaila bidali behar da literatursolasaldiak@gmail.com emailera.

