Olatz Salvador musikariak salatu du Facebook, Instagram eta emaileko kontuak hackeatu dizkiotela
Olatz Salvador musikari donostiarrak hainbat sare sozialetako eta emaileko kontuak hackeatu dizkiotela salatu du , bere Twitterreko kontuan partekatu duen bideo baten bitartez. Zehazki, Facebookeko kontu pertsonala, kontu artistikoa eta Skakeitan taldearen kontua, eta Instagrameko kontua izan dira kaltetuak. Artistak azaldu duenez, arrazoirik eman gabe kontu horiek itxi egin zizkioten duela egun batzuk eta azken egunetan “mugimendu arraroak” antzeman dituzte bere lagun eta jarraitzaileek. Bide legaletik salaketa formala jartzeko bidean badago ere, gertatutakoa azaltzeko eta laguntza eskatzeko egin du bideoa. Beheko txioan ikus daiteke.
⚠️⚠️⚠️ Facebook, Instagram eta Hotmail kontuak hackeatu dizkidate ⚠️⚠️⚠️
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) May 20, 2020
Eskertuko nituke zuen laguntza eta zabalpena. pic.twitter.com/WPCe3wMGej