Emakume bat ospitalera eraman dute, Amara Berrin gertatutako auto istripu baten ondorioz
Bi autoren arteko istripua izan da gaur arratsaldean, bostak aldera, Madrilgo eta Isabel II.-aren hiribideen arteko bidegurutzean. Gertatutakoa ikertzen ari badira ere, autoetako bat buelta emanda geratu da eta gidaria anbulantzian eraman behar izan dute ospitalera, baina haren egoeraren berririk ez dago. Beste autoa nola geratu den informaziorik ez da jaso, baina gidariak atestatuko autoan datuak eman ditu.