Hyedra talde donostiarrak bere lan berriaren aurrerapena kaleratu du: 'Nonbait'
Hyedra post-rock talde donostiarraren lan berriaren bigarren aurrerapena etzungai dago dagoeneko plataforma digitaletan: Nonbait. Euskarazkoa da abesti berria, eta taldearen lehenengo kanta ez instrumentala da. Bestalde, Gartxot Unsainekin batera egin dute, eta bigarren aurrerapena da, apirila bukaeran Heryda aurkeztu baitzuten. Ekainaren 12an argitaratuko dute euren EP berria, Septimo invierno, eta diskoa irekitzen eta ixten dute Heryda eta Nonbait abestiek, hurrenez hurren.
Duela zortzi urte sortu zen Hyedra boskotea eta 2018an argitaratu zuten euren azken EP-a, taldearen izen berekoa. Donostiako eta Euskal Herriko hainbat aretotan jo eta askotariko artistekin agertokia elkarbanatu ondoren, sorkuntza prozesu batean murgilduta egon dira azken urteotan, eta horren emaitza da Septimo invierno. Haritz Harreguyrekin grabatu dute diskoa, eta taldeak berak produzitu du, Verkami plataformako diru-bilketa baten bitartez euskarri fisikoa finantzatuz. EP berria taldekideek konposatutako sei abestik osatzen dute: Heryda, Galerna, La tempestad (antes de), La calma eta Nonbait.