Patxi Ruiz eta preso politiko guztiak "bizirik eta etxean" nahi dituzte
Ostegun arratsaldean, dozenaka herritar Parte Zaharreko Zuloaga plazan elkarretaratu dira gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruiz presoaren eta gainerako espetxeratu, iheslari eta deportatu politikoen liberazioa exijitzeko. Ekimena Donostiako preso ohi talde baten iniziatibaz egin dute, batik bat, Ruizen egoera larria salatu eta “berehalako erantzun” bat eskatzeko helburuarekin.
Elkarretaratzea osasun irizpideek ezarritako segurtasun distantziak mantenduz eta kutsatzeak saihesteko maskarekin egin dute. Neurri berak jarraituz, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak ere Ruizi babesa adierazteko hainbat elkarretaratze egin ditu egunotan Bulebarrean.