Zabalik dago danborrada berrien izen-ematea
2021eko danborradan atera nahi duten konpainia berriek izena emateko epea ireki du Donostiako Udalak. Hiriko edozein auzotan desfilatzeko eman ahalko dute izena, Parte Zaharrean eta Erdialdean izan ezik. Dena den, auzo horietan libre dauden orduetan atera ahal izango dira soilik.
Izen-ematea ekainaren 15era arte egongo da zabalik, eta Donostia Festakeko bulegoan eman behar da dokumentazio guztia, alegia, izen-emate fitxa, danborradaren osaketa fitxa eta elkarteko estatutuak. Informazio guztia, izena emateko inprimakiak barne, lotura honetan ikus daiteke.