Hiritarron Harrera Sarearen giza katea, iruditan
Hiritarron Harrera Sareak giza kate jendetsua egin du Erdialdean. Protestaren oinarria izan da 'Ez itzazue kalean' utzi manifestuan aldarrikatutakoa: Donostiako pertsona etxegabeek pandemian zehar jaso duten babesa ez erretiratzeko eskatu dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean hasi zuten atzo Hiritarron Harrera Sareak deitutako giza katea. Elkano kaletik pasa ondoren, Bulebarrean sartu, eta udaletxera joan ziren. Ondoren, Hernani kaletik barrena Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaraino iritsi zen katea, eta azkenik, Andia kaletik berriz ere Gipuzkoa plazara iritsi zen, horrela, zirkunferentzia itxi bat osatuz.
Egitasmoa amaitzeko Ez itzazue kaleratu manifestua irakurri zuten, alarma egoeran kale egoeran zeuden pertsonentzat martxan jarritako behin behineko aterpetxeak behin betiko irtenbideak topatu arte mantentzeko eskatu, eta jantoki sozial publikoak sortzeko aldarrikatzeko.
Protestan zehar Joseba Parron San Sebastian argazkilariak egindako argazkiak jaso ditugu bilduma batean.






























