Itsas Museoa asteartean irekiko dute
Euskal Itsas Museoak asteazkenean, ekainaren 3an, ateak irekiko ditu berriro, koronabirusa dela eta segurtasuna bermatzeko neurri guztiekin. Ordutegi berria izango du, 10:00etatik 19:00tara.
Jarduerari berriro ekiteko, Itsas Museoak Piztu museoa! programa bultzatu du, egoera honi egokitutako egitasmoak jasotzen dituena. Familia eta gaztetxoei zuzendutako La Jarana ginkana prestatu dute, kaiko sekretuak ezagutzeko. Era berean, 15 miututako eta gehienez 8 pertsonentzat bisita gidatuak eskainiko dira, aldi baterako erakusketaren inguruko istorio bitxiekin. Aipatutakoez gain, museo kanpoan egingo diren beste hainbat jarduera ere eskainiko dira, denak edukiera murriztuarekin. Norberaren eskaerara egokitutako bisitak ere eskainiko dira.