Olatz Urkia EITBko berriemaileari eraso egin diote bi ezezagunek
EITBren Asiako berriemaile Olatz Urkiari eraso egin zioten bi ezezagunek, larunbat gauean. Kazetari donostiarrak Twitter sare sozialaren bitartez eman du gertatutakoaren berri. Bi ezezagunek scooter moto batean jazarri zuten atzetik, irainduz, kolpatuz eta “gizona ala emakumea” zen galdetuz. Ostikoak eman zizkioten eta hainbatetan lurrera bota zuten.
#notohatecrimes
— Olatz Urkia (@OlatzUrkia) May 31, 2020
Yesterday night I got attacked by two strangers who followed me on their scooter asking am I a man or a women while one of them bit me in the bag, pushed me to the ground several times and kicked while he kept asking that question and insulting me.
Lehen txioa argitaratu eta ordu batzuetara, Urkiak adierazi zuen polizia gertaturikoa ikertzen hasi zela, eta ustez bi erasotzaileak atxilotu zituztela. Horrelako erasoak mundu osoan gertatzen direla gaineratu zuen Twitterren, eta “lotsagarria” dela.
Urkiak hurbiletik ezagutu du COVID-19-aren afera. Wuhan hirian izan zen lehen momentutik, eta koronabirusaren inguruko informazioa ematen aritu da Euskal Telebistan.