Alarma egoera ezarri aurretik jarritako isunen prozedurak berrabiarazi ditu udalak
Bi udaltzain Zurriolan. (Argazkia: Iñaki Agirre) Donostiako Udalak koronabirusa dela eta ezarritako alarma egoeraren aurretik jarritako isunen zehapen edo zigor prozedurak berrabiarazi ditu, ordainketa, alegazio eta identifikazio epeak berriz indarrean jarriz. Bestalde, alarma egoeran zehar –maiatzaren 31ra arte– jarritako isunen prozedurak ere abiatu dituzte.
Horrela, murriztutako eta murriztu gabeko isunen ordainketa epea, alegazioak aurkezteko epea eta arauak urratzeko momentuan ibilgailua gidatzen ari zen pertsona identifikatzeko epea berriz abiatu ditu udalak. Era berean, alarma egoera ezarri zutenean isun baten zehapen ebazpenen edo premiamenduzko probidentziaren aurka aukerako berraztertze errekurtsoa aurkezteko epea amaitu gabe bazegoen, hilabeteko epea –ekainaren 1etik hasita– izango dute herritarrek berraztertze errekurtsoak aurkezteko.

