Orrien argitasuna
Udaletxeko udal batzar aretoak ateak ireki zizkion berriro udalbatzarrari ostegunean. Hiritar eta elkarteentzat izan ohi diren aulkien lekua zinegotziek hartu zuten, mantel beltzekin estalitako mahai zabaletan eseriz, segurtasun distantzia bermatzeko. Espazio hau antolatzeko modua deigarria da, ez ohikoa. Baina badago beste elementu deigarri bat. Mantel beltzekin kontrastean, aretoan sartzen den goizeko argiaz haratago, mahai gainean kokatutako orrien kolore zuriak argitasuna eransten diote irudiari. Orri horietako batzuetan koronabirusak sortu duen eta sortuko duen krisialdiari aurre egiteko hainbat proposamen eta etorkizuneko erabaki posible batzuk jasotzen ziren ziurrenik. Erabaki horien esku ere egongo da, parte batean, krisialdiak eragin dezakeen iluntasuna argitzea.