Antirrazismoak Donostiako kaleak bete ditu
Jende andana bildu da igande eguerdian, Justice for George Floyd lelopean Donostiako manifestazio antirrazistan parte hartzeko. Bulebarrean bildu dira, eta hitzaldi bat egin ondoren, Antiguara abiatu dira manifestazioan, gero Bulebarrera itzuliz, manifestazioa bukatzeko.
Hitzaldian, salatu dute arrazismoa ez dutela soilik AEBetako pertsona beltzek pairatzen, Europan ere jarrera arrazistak “sistematikoak” direla nabarmendu baitute, bereziki Mediterraneoan errefuxiatuekin gertatzen denari erreferentzia eginez. Hain zuzen, Mediterraneotik Europara heltzen diren pertsonek “eskuin muturreko politikarien arrazismoa” pairatzen dutela azpimarratu dute, eta emakumeek, gainera, “sexu esplotazioa” jasaten dutela, kasu askotan.
Horrela, Bulebarreko kioskoan bildutako herritar guztiak belaunikatu egin dira ukabila altxata, eta minutu bateko isilunearen ondoren, Antigua aldera abiatu dira. Jarraian, Joseba Parron eta Bipin Salsamendi argazkilariek manifestazioan osatutako argazki bilduma: