Dbuseko autobusek bidaiarien edukiera osoa berreskuratuko dute gaurtik aurrera
COVID-19aren pandemia dela eta Dbusek hartutako hainbat neurri malgutzeari ekin dio Dbusek: gaurtik aurrera, bere autobusen edukieraren %100 eskainiko du konpainiak. Hortaz, eserleku guztiak erabili halako dira, eta bidaia bakoitzean izango den leku kopurua handiagoa izango da. Bidaiarien kopurua pandemiaren aurreko edukiaren araberakoa izango da, eta ibilgailuen fabrikatzaileek zehazten dute zifra hori.
Autobusen konpainiak nabarmendu duenez, oraindik ere maskaren erabilera derrigorrezkoa izango da 6 urtetik gora erabiltzaile guztientzat.
“Neurri horrekin modu eraginkorragoan erantzun ahal izango diogu zerbitzuen erabiltzaileen gero eta eskari handiagoari, eta aldi berean, Dbuseko lineen eskaintza handituz joan. Era berean, okupazio handiko autobusak monitorizatuko dira, behar diren espedizioetan zerbitzua indartzeko, eta autobus artikulatuen flota osoa martxan jarri da okupazioa murrizteko eta erabiltzaileen arteko distantzia soziala handitzeko”, gaineratu du Dbusek.
Dbusek une zaila bizi du COVID-19aren eraginez. Azken hilabeteetan eskaintza murriztu behar izan dute, eta horrek galera handiak ekarri dizkio enpresari. Egoera konpontzeko iritzi desberdina dute konpainiak, udalak eta langileek, eta horien iritziak jaso ditu IRUTXULOKO HITZAk erreportaje batean.