Tokiko merkataritza eta ostalaritzan kontsumoa sustatzeko kanpaina abiarazi du udalak

Donostiako Udalak, Donostiako Sustapena, Merkataritza Federazioa, San Sebastian Shops eta merkatarien elkarteekin batera, Donostian behar zaitut abiarazi du tokiko merkataritza eta ostalaritza babesteko, eta hemengo komertzioetan kontsumoa sustatzeko. “Donostiar bakoitzaren erantzukizunari egiten diogun deia da, donostiarrak bultzatzen eta kudeatzen dituzten, eta donostiar askori enplegua ematen dien tokiko merkataritza hori babesteko”, adierazi dute erakundeetatik.
Tokiko merkataritza eta ostalaritzari laguntza emateko abiarazitako gainontzeko kanpainei gehitzen zaie, besteak beste Ekonomia Suspertzeko Planean emandako dirulaguntzei, Donostia Market Plaza egitasmoari eta Donostia Sustapenak bultzatutako aholkularitza zerbitzuei.
Horretarako, besteak beste, bideo bat zabaldu zuten duela egun batzuk, dagoeneko 1.000 bisita inguru jaso dituena, eta besteak beste autobus geltokietan, hedabideetan eta beste hainbat tokitan ere iragarkiak jarri dituzte.