Donostiako Orfeoi Txikian eta Gaztean sartzeko proba egingo dute ekainaren 22an

Salbea Donostiako Orfeoia, urtero bezala Salbea abesten. (Argazkia: Aritz Sorzabal)

Donostiako Orfeoiak haur, nerabe, eta gazteentzat hainbat programa eta abesbatza ditu. Zehazki, lau dira: Antxon Ayestaran tailerra, Abeslari Txikiak, Orfeoi Txikia eta Orfeoi Gaztea dira. Erakundeak iragarri duenez, horietarako partaide berriak bilatzeko proba egingo dute ekainaren 22an, 17:00etatik 19:00etara, Orfeoiko egoitzan (San Juan kalea, Parte Zaharra).

Proban parte hartzeko, aurrez hitzordua eskatzea derrigorrezkoa izango da. Horretarako, posta elektronikoa bidali behar da info@orfeondonostiarra.org helbidera.

Partaide berriak lortzeko, bideo bat prestatu du Donostiako Orfeoiak.

https://www.facebook.com/OrfeonDonostiarraDonostiakoOrfeoia/videos/185940766127704/

HITZAkide HITZAkide