Uztailaren 12ko hauteskundeetarako mahai kideak izendatzeko zozketa egingo da bihar

hauteskundeak lugaritz (Argazkia: Iñaki Agirre)Iñaki Agirre

Eusko Legebiltzarreko hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa bihar, ekainaren 11an, osteguna egingo da. Easo kaleko UdalInfoko bulegoan izango da zozketa, goizeko 9:00etan. Zozketaren emaitza Donostiako Udaleko webgunean NAN zenbakia eta jaioteguna sartuz ikusi ahal izango da. Gainera, atal horretan, bozkatzeko norberaren errolda eta mahaia kontsultatu daitezke.

Bestalde, osasun-protokoloak direla eta, hainbat mahai tokiz aldatu dira: Zuzenbide Fakultateko mahai guztiak Elhuyar plazan dagoen Ignacio Maria Barriola Zentro-Gelategian jarriko dira, Urbieta Ikastetxe Publikoko bi mahai Arroka plazan kokatutako UdalInfoko bulegoan izango dira, eta Musika eta Dantza Eskolako hiru mahai Nestor Basterretxea plazako Dantza Eskolan kokatuko dira.

 

HITZAkide HITZAkide