Zabalik da uztailaren 12ko hauteskundeetarako korreo bidezko boto telematikoa eskatzeko aukera
Urdaneta kaleko Correosen bulegoa. (Argazkia: Joseba Parron) Correosek jakinarazi duenez, zabalik da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako korreo bidezko boto telematikoa eskatzeko aukera. COVID-19aren pandemiaren aurrean hartutako neurria da prozedura hori, eta hautesleak zein Correoseko langileak babesteko helburua du.
Modu telematikoan botoa eskatzeko aukeraz gain, joan den maiatzaren 19tik zabalik da korreo bidezko botoa modu presentzialean eskatzeko aukera, eta hori, Correosen bulegoetan egin ahal da. Halaber, bi moduetan (presentziala eta telematikoa) botoa eskatzeko epea uztailaren 2an amaituko da.
Modu telematikoan botoa eskatzeko tramitea Correosen webgunean egin beharko da, sinadura elektronikoa baliatuta, eta justifikatutako gaixotasunen bat edo urritasunen bat izan ezean, hautesle bakoitzak egin beharko du hori. Behin eskaria eginda dagoenean, Correoseko langileek etxera eraman ahalko dute dokumentazioa, ekainaren 22tik aurrera. Une horretan, eskera egin duenak nortasun agiria, pasaportea edo gidabaimena erakutsita frogatu beharko du bere nortasuna, eta paperak jaso dituela sinatu beharko du.


