Haurrek ingurunea esploratzeko fitxak sortu ditu Cristina Enea Fundazioak
Parke, lorategi eta hiriko berdeguneetako zuhaitzak, loreak eta intsektuak ezagutzeko fitxak egin ditu Cristina Enea Fundazioak. Hiru fitxa diseinatu ditu guztira: lehenengoa zuhaitzak bereizten ikasteko oinarriak jasotzen dituena, bigarrena lore eta instektuen inguruko informazioa jasotzen duena, eta hirugarrena zuhaitzak sakonago ezagutzeko balio duena. Aipatutakoez gain, jarraipen fitxa bat ere egin dute.
“Haurrek ingurunea esploratzaile begiez behatzea gustatuko litzaiguke, eta hiriko parke eta berdegunetako zuhaitzak eta horietan bizi diren hainbat animalia bereizten ikastea”, azpimarratu du Oihana Orkolaga egitasmoaren arduradunak. Egitasmoaren azalpena beheko bideoak ikus daiteke. Fitxa guztiak, aldiz, Cristina Enea Fundazioko webgunean jaitsi daitezke.
Koronabirusak eragindako egoera dela eta, Cristina Enea Fundaziotik “egitasmo autogidatuak” bultzatzen ari dira, alegia, norberak bere kabuz egiteko egitasmoak. Horretarako, hainbat fitxa eta bideo sortzen ari dira, besteak beste, hiriko naturguneak ezagutu eta ariketa fisikoa egiteko.