Haurrentzako parke eta jolasguneek itxita jarraituko dute larrialdi egoera bukatu arte
(Argazkia: Ane Parron Golpe) Hiriko haurrentzako parkeak itxita eta zigilatuta egongo dira hilaren 22ra bitarte. Hain zuzen, egun horretan bukatuko da larrialdi egoera. “Instalazio horiek irekitzeko asmoa genuen arren, Udaltzaingoak jakinarazi digu Ertzaintzarekin dituzten koordinazio-jarraibideetan jolasguneen eta haur-parkeen itxiera mantentzen dela”, adierazi du Marisol Garmendia Hiri Proiektuetako zinegotziak.


