Maskarak lurrera ez botatzeko eskatu du udalak
Donostiako Udalak gogorarazi du erabilitako maskarak zakarrontzi, hondartzetako edukiontzi edo birziklatzeko zabor ontzietara bota behar direla, eta ez lurrera. Izan ere, hiriko hainbat auzotan maskarak espaloi, belardi eta oro har lurrean topatu dituzte. Maskara gehien jaso diren auzoak Erdialdea eta Gros izan dira, udalak esan duenez.
Hondakinak zorura botatzea beti kaltegarria bada ere, kasu honetan arriskutsua ere izan daiteke garbitzaileentzat, Marisol Garmendia Gune Publikoko zinegotziak adierazi duenez “baten bat kutsatuta egon daitekeelako”.