Arrazismoaren kontrako Donostia
George Floydentzat justizia lelopean, antirrazismoak Donostiako kaleak hartu zituen igandean. Bulebarretik hasita, Kontxatik pasa, Antiguara iritsi eta buelta. Jendetza, kartelak, eskuak gora, oihuak. Aniztasuna. AEBetan gertatutakoaz haratago, gertuko arrazismoa salatu zuten behin eta berriro. «Immigranteak botatzea ere arrazismoa da». «Justizia da behar duguna». «Hemen ere poliziak akatzen du». «Gorrotoa bultzatzen duten alderdi politikoak legalizatzen dituzue, eta Espainian dagoen arrazismoak harritzen zaitue?». «Arrazismoa ere pandemia bat da». Arrazismoaren kontrako Donostiak argi du gertu ere borrokatzen jarraitu beharko duela.