Nogen taldeak 'Mila Aldiz' abesti berriaren bideoklipa aurkeztu du
Nogen taldea. Donostiako Nogen boskoteak Mila Aldiz izeneko kantu berria plazaratu du animaziozko bideoklip batekin. Ander Perez de Arenazak egin du lan-talde baten laguntzarekin. Abestia Usurbilgo Higain estudioan grabatu zuten Haritz Harreguy teknikariaren gidaritzapean, eta masterizazioaz Victor Garcia arduratu da (Ultramarinos estudioa).


