Gipuzkoako senideek egoitzetako lan gatazka konpontzeko eskatzeko elkarretaratzea egingo dute
Gipuzkoako zaharren egoitzetako senideek elkarretaratzea egingo dute Gipuzkoa plazan larunbatean, hilaren 20an, Gipuzkoako Foru Aldundiari egoitzetako lan gatazka konpontzeko eskatzeko. Elkarretaratzea 11:00etan izango da, eta herritarrak parte hartzera deitu dituzte, betiere osasun neurri guztiak errespetatuz.
Egoitzetako langileek 243 egun zeramatzaten greban koronabirusan pandemia heldu zenean, lan baldintza duinagoak eskatzen. Birusa heldu zenean, ordea, egoeraren larritasunaz jabetuta, greba atzeratzea eta lanera itzultzea erabaki zuten. Lan gatazkak, aldiz, bere horretan jarraitzen du, eta langileak maiatzaren 20an itzuli ziren mobilizazioetara.