Internet bitartez nabigatzeko aukera eskainiko dute berriro udal liburutegiek gaurtik aurrera
Udal liburutegieta apurka-apurka ari dira zerbitzuak berrabiarazten. Gaurtik aurrera, Interneten nabigatu ahal izango da berriro liburutegietan, eta Ernest Lluch eta Liburutegi Nagusiko KZGuneak zabalduko dituzte.
Bi kasuetan, beharrezkoa da aurretik hitzordua eskatzea, emailez edo telefonoz. Gainera, edukiera murriztua izango dute aretoek, gutxieneko bi metrotako segurtasun distantziak bermatzeko.
Musikagela zerbitzua ere abian
Aipatutakoez gain, Musikagela zerbitzua ere abiaraziko du Donostia Kulturak, gaurtik aurrera Intxaurrondo Kultur Etxekoa, eta bihartik aurrera Egiako Kultur Etxekoa. Kasu honetarako musika taldeetako partaideek elkarrekin jotzeko araudi zorrotza ezarri dutela jakinarazi dute Donostia Kulturatik.
Ordutegiei dagokienez, jarraian jasotzen dira:
- Egiako ordutegia: astelehenetan, 10:00–13:00; asteartetik ostiralera, 16:00-19:00 /19:00–22:00. Larunbatetan, berriz, 10:30-13:30.
- Intxaurrondoko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00-22:00; larunbatetan, 10:30-13:30
Orain arte abiarazitako zerbitzuek ere martxan jarraitzen dute, hala nola liburuen mailegua eta haurtxoko eta gaztelekuak.