Principe zinema aretoak ekainaren 26an zabalduko ditu ateak
Cines SADEk iragarri du Principe zinema aretoak datorren asteko ostiralean, hilaren 26an, zabalduko dituela berriro ateak. Zinema aretoetan segurtasun neurriak bermatzeko garbiketa lanak egiten aritu ziren joan den astean.
Itzulerarako programazio berezia prestatu dutela jakinarazi dute Sadetik, eta datozen egunetan programazio hori osatuko duten filmak zeintzuk diren ezagutzea aurreikusten bada ere, erakundetik dagoeneko iragarri dute Cinema Paradiso filma izango dela horietako bat.
Bestalde, erakundeak momentuz ez du iragarri Antiguo Berri eta Trueba noiz zabalduko dituen.