Zinemaldiko gazte epaimahaian izena emateko epea ireki dute
68. Donostiako Zinemaldiaren gazte epaimahaian izena emateko epea ireki dute. Guztira, 18 eta 25 urte bitarteko 75 gaztek ikusiko dituzte filmak, eta irabazlea aukeratzeko botoa emango dute. Zinemaldiaren webgunean eman daiteke izena. Horretarako, inprimaki bat eta motibazio-gutun bat bete behar dira.
Epaimahaia osatzen dutenek TCM sarirako hautagai diren film guztien emanaldira joan beharko dute. Hautagaien artean, New Directors sailean programatutako filmak eta Horizontes Latinos saileko lehen eta bigarren lanak daude. Bozketen emaitza egunero argitaratzen da Zinemaldiaren webgunean eta egunkarian. Bestalde, epaimahaiko kideek saria emateko ekitaldian parte hartuko dute. Gazteriaren bukaerako galan egingo da, Kursaal 2 aretoan, irabazten duen filmaren emanaldiaren aurretik.