Zubieta kaleko lur-jausia argitzeko txosten independentea eskatu du EH Bilduk
Donostiako Udaleko Gune Publikoen Udal Batzordea egin dute gaur goizean, eta Zubieta kaleko luiziaren inguruko azalpenak esatu dituzte EH Bilduk, Elkarrekin Donostiak eta PPk. Zehazki, udalak segurtasuna bermatzeko zein neurri hartu behar dituen galdetu diote Eneko Goia alkateari. “Ez ditu eskatutako azalpenak eman eta gertatutakoari garrantzia kentzen aritu da, bizilagunen eta tuneleko langileen segurtasunarekin aparteko urratsik egiteko konpromisorik hartu gabe”, azaldu du EH Bilduk.
Reyen Carrere udal taldeko bozeramaileak lanetan egindako akatsengatik erantzukizun politikoak eskatu ditu. Era berean, udal gobernuari eta alkateari herritar guztien segurtasunaren konpromisoa hartzeko eskatu die. Horrekin batera, EH Bilduren udal taldeak gertatutakoa argitzeko txosten geotekniko independente bat eskatu du.
Udalak orain arte bi txosten eskatu dizkio ETSri, obraren arduradunari, eta horietako baten berri eman zieten pasa den astean Zubieta kaleko bizilagunei.