Easo kalea itxita egongo da goiz osoan zehar
San Bartolomeko horman egonkortze lanak egiten dabiltza, eta ondorioz, Easo kalea itxita egongo da oinezkoentzat, txirrindularientzat eta ibilgailuentzat 14:30era arte (7:30ean itxi dute). 43 eta 45 zenbakien artean egongo da itxita, eta ibilgailuak Lizarra kaletik desbideratuko dituzte Aldapetarekin bat egin arte, puntu horretan Easo kalean sartzeko. Bestalde, Larramendi eta Urdaneta kaleen arteko oinezkoentzako pasabidea Urdaneta kalerantz desbideratuko dute.