Jazzaldiaren kartela aurkeztu dute eta ordainpeko emanaldiak berretsi dituzte
Udako jaialdi gehienak bertan behera geratu direnean, 55. Donostiako Jazzaldia egin ahal izatea bera dela albistea nabarmendu du Miguel Martin jaialdiko zuzendariak. Gaur eguerdian aurkeztu dute Joseba Larratxek diseinaturiko kartela, eta uztailaren 22tik 26rako ordainpeko programazioa berretsi dute.
Euskal Herriko zein estatuko musikari asko izango dira protagonistak, eta horiei Europako izen ezagunak batuko zaizkie. Hala nola, Bugge Wesseltoft, Mariza, Lina eta Raül Refree, Michel Portal, Salvador Sobral, Bojan Z. Jorge Pardo, Silvia Perez Cruz, Chano Dominguez, Marco Mezquida, Joachim Kühn, Oreka TX, Iñaki Salvador, Carles Benavent, Javier Colina eta Perico Sambeat.
Salvador piano jotzaile donostiarrak bi kontzertu emango ditu: bat duoan Chano Dominguezekin –Iñaki eta Chano, Espainiako jazz-pianoaren goi-mailako bi musikari– eta bestea laukotean Jorge Pardo saxofoi eta flauta jotzailearekin. Musikari donostiarrekin jarraituz gero, Bojan Z. piano-jotzaile serbiar bikainarekin batera ariko dira Mikel Azpiroz eta Paul San Martin. Piano soloaren kontzertuak San Telmo Museoko Klaustroan izango dira.
Azpimarratzekoak dira ere Euskal Herriko ordezkarien artean Oreka TX, Michel Portal eta Joseba Irazoki. Portal baionarrak Donostiako Jazzaldia saria jaso zuen 2018an, eta jazzeko euskal musikaririk ezagunenetako bat da, zalantzarik gabe. Orain dela bi urte Frantziako beste bi musikarirekin batera entzun ahal izan genuen. Orain boskote berriarekin entzun ahal izango dugu Trinitate plazan. Irazoki nafarrak, aldiz, intentsitatea eta birtuosismoa eskainiko ditu.
Beethoven eta Charlie Parker
Jaialdiak musikaren historian apartak eta erabakigarriak izan diren bi musikari omenduko ditu. Balearretako Marco Mezquida piano-jotzaileak Beethovenen lanen interpretazio ezaguna aurkeztuko du. Bestetik, boskote bikain batek, kasu hartan Charlie Parker buru zuenak –jaio zeneko 100. urteurrena izango da aurten–, emandako kontzertuetako bateko errepertorioa emango du Jazz At Massey Hall: Charlie Parker Tribute.
Une hauetan Jazzaldia hainbat kontzertu programatzeko ari da lanean, bertan behera geratutako doako saioetako batzuk ordezkatzeko, eta bertako talde ugari izango dira horietan. Laster emango dira jakitera talde horien izenak eta kontzertuen formatuak.
Sarrerak
Viktoria Eugenia antzokirako eta Kursaal Auditoriorako sarrerak hilaren 18an jarriko dira salgai. Trinitate plazako kontzertuei dagokienez, egun horretan –hilaren 18an– taldeko abonamenduak bakarrik jarriko dira salgai –segidako esertokien 4ko eta 6ko paketeak, % 30eko eta % 40ko deskontuarekin– eta, uztailaren 2an jarriko dira salgai sarrera solteak eta bakarkako abonamenduak. San Telmo Museoko kontzertuetarako sarrerak ere uztailaren 2an jarriko dira salgai.
Egitaraua
Uztailak 22
12:30 Victoria Eugenia Antzokia – 12€
Jazz at Massey Hall: Charlie Parker Tribute
18:00 Victoria Eugenia Antzokia – 12€
Lina_Raül Refree
21:00 Trinitate plaza – 24€
– Colina, Carmona, Serrano, Barrueta: Veinte veinte
– Chano Domínguez Trío
Uztailak 23
11:00 San Telmo Museoa – 12€
Bojan Z., piano solo
12:30 Victoria Eugenia Antzokia – 12€
Anja Lechner & François Couturier
18:00 Kursaal Auditorioa- 20€
Chano Domínguez – Iñaki Salvador Dúo
21:00 Trinitate plaza – 28€
– Oreka TX: Koklea
– Michel Portal New Quintet
Uztailak 24
11:00 San Telmo Museoa – 5€
Paul San Martín, piano solo
12:30 Kursaal Auditorioa – 24€
Salvador Sobral: Alma nuestra
18:00 Victoria Eugenia Antzokia – 18€
Chicuelo & Mezquida Trío: No hay dos sin tres
21:00 Trinitate plaza – 24€
– Perico Sambeat Plays Zappa
– Benavent, di Geraldo, Pardo
Uztailak 25
11:00 San Telmo Museoa – 5€
Mikel Azpiroz, piano solo
12:30 Victoria Eugenia Antzokia – 18€
Jorge Pardo – Iñaki Salvador Quartet
18:00 Kursaal Auditorioa – 30€
Sílvia Pérez Cruz – Marco Mezquida: MA
21:00 Trinitate plaza – 30€
– Carles Benavent Trío
– Mariza Canta a Amália
Uztailak 26
12:30 Victoria Eugenia Antzokia – 20€
Joachim Kühn, piano solo
17:30 Victoria Eugenia Antzokia – 12€
Joseba Irazoki eta Lagunak
20:00 Trinitate plaza – 28€
– Marco Mezquida: Beethoven Collage
– Rymden: Bugge Wesseltoft – Dan Berglund – Magnus Öström