Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak onartuen zerrenda argitaratu du
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak 2020/2021 ikasturterako ikasle onartuen eta itxaron behar dutenen behin betiko zerrenda argitaratu du. Horrela, onartutako pertsonek euren gakoak jasoko dituzte mezu elektroniko bidez egun hauetan, eta hilaren 17tik 23ra egingo beharko dituzte matrikulak, adjudikatutako orduetan. Bestalde, itxaron zerrendak hilaren 25ean hasiko dira kudeatzen, hutsik gelditzen diren plazak betetzen joateko. Onartuen eta itxaron behar duten pertsonen behin betiko zerrenda Donostiako Udalaren webgunean kontsultatu daiteke.

