Udalak hobariak itzuliko dizkie edukiontzi marroia erabiltzen duten herritarrei
Donostiako Udalak zaborren tasari dagokion hobaria itzuliko die materia organikoa konpostatzeko edukiontzi marroiaren erabiltzaileei. Udalak 2019ko bio-hondakinaren gordailuaren datuak aztertu ditu, eta azaldu du 13.333 direla edukiontzi marroia erabiltzen duten donostiarrak; 298.647,55 euro banatuko dituzte guztien artean. Bosgarren edukiontziaren erabiltzaleen, etxean konposta duten pertsonen eta auzo konposta egiten dutenen herritarren artean banatuko dute dirua, erabileraren arabera. 5,44 euro eta 47,36 euro artean jasoko dituzte 13.333 donostiar horiek, eta erabilera ehuneko bakoitzari dagokion diru kopurua udalaren webgunean kontsultatu daiteke.
Edukiontzi marroia erabiltzeagatik edo konpostatzeagatik itzuli beharreko zenbatekoak atalka itzuliko dituzte, eta hobaria jasotzen ez duten herritarrek irailaren 3oera arte aurkeztu ditzakete helegiteak. Udalinforen bulegoetan (Easo kalea, 41; Arroka plaza, 5; Morlansko biribilgunea, 1 eta San Martzial plaza, 4) edo udalaren webgunean aurkeztu daitezke helegite horiek.