'Deabrua ote. Bruegeldarren mundua' erakusketa ezagutzeko bisita gidatuak egingo ditu San Telmo Museoak
San Telmo Museoan ikusgai dago Deabrua ote. Bruegeldarren mundua erakusketa, eta hori ezagutzeko bisita gidatuak egingo dituzte ekainaren 24tik aurrera. Bisitek erakusketak zabalin iraun bitartean iraungo dute, hau da, abuztuaren 30era arte.
Museokoek azaldu dutenez, bina bisita gidatu egingo dituzte, asteazkenero eta larunbatero, eta bisitak zein museoko sarrerak doakoak izango dira parte hartzen dutenentzat; hori bai, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. Erreserbak egiteko stm_erreserbak@donostia.eus posta helbidera idatzi behar da, edo 943-48 1 561 zenbakira deitu, astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara bitartean.
Asteazkenetan, 10:30ean gaztelaniaz egingo dute bista, eta 18:00etan euskaraz. Larunbatetan, berriz, euskarazko bisita 10:30ean hasiko da, eta gaztelaniazkoa 18:00etan.