Zuriñe Benavente dantzari donostiarrak Kataluniako Arte Eszenikoen Kritikaren Saria irabazi du
Zuriñe Benavente dantzari donostiarra. Zuriñe Benavente dantzari donostiarrak Kataluniako Arte Eszenikoen emakumezko antzezle onenaren Kritikaren Saria irabazi du, On Goldberg Variations/Variations obran egindako lanarengatik. Mal Pelo konpainia katalanarena da antzezlana, eta Maria Muñozek eta Pep Ramisek zuzendu dute.
Dantzaria izateaz gain, Gasteizko Altraste konpainiaren zuzendaria da Benavente. Koronabirusa dela eta, saria streaming bidez jaso du donostiarrak.

