"Lore sorten egitasmoan lau auzok hartzen dute parte urtero, baina aurten soilik Egiak esan du baietz"
Lore sorten tradizioa mantenduko duzue aurten?
Bai. Hala ere, egitasmoan lau auzok hartzen dute parte urtero, baina aurten soilik Egiak esan du baietz.
Nola moldatu zarete sorta osatzeko landareak izateko?
Sortak fruitu landare bat behar du. Guk artoa eta garia erabiltzen ditugu, baina aurten artoa ezingo dugu sartu. Garia, arrosa, garoa, lizarra eta bitxilorea lortzeko arazorik ez dugu izango.
Segurtasun neurriak nolakoak izango dira?
Bi mahai jarriko ditugu: bata, lore sorta eskuratzeko txartela erosteko; bigarrena, txartelarekin, lore sorta jasotzeko. Ilaran segurtasun distantziarako markak jarriko ditugu lurrean, eta gogoraraziko dugu beharrezkoa dela maskara erabiltzea.
Zein ordutan eta non egingo da?
300 lore sorta banatuko ditugu, eta hiru gunetan banatuko ditugu: Plaza Haundin, Plaza Berrin eta Plaza Gorrin, 20:00etan.