Udalinfo bulegoek ohiko ordutegia izango dute astelehenetik aurrera
Ekainaren 22tik aurrera, Udalinfo bulegoen ordutegiak alarma egoera hasi aurretik ziren berdinak izango dira: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 18:00etara. Hala ere, Donostiako Udalak jakinarazi du herritarrek arreta jasotzeko ezinbestekoa izango dutela aurretik hitzordua eskatzea, 010 telefonora deituta.
Honako ordutegia izango dute bulegoek, astelehenetik ostiralera:
- EASO (Easo 41): 09:00-14:00 eta 16:00-18:00.
- ARROKA (Arroka plaza, 5): 09:00-14:00.
- MORLANS (Morlanseko biribilgunea, 1): 09:00-14:00.
- ALTZA (San Martzial Plaza, 4): 09:00-14:00.
Udan, aldiz aldaketak egingo dituzte ordutegietan: uztailean eta abuztuan, bulego guztiek goizeko ordutegia izango dute: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. 010 arreta telefonikoa aldiz, 9:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 18:00etara izango da.